222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 165/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda bakarrak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Iragarki honen bidez jakinarazten da gora jotzeko errekurtsoak jarri direla Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 165/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren maisu-maistren kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda bakarrak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura igortzeko eskatzen ahalko dute instantzia baten bidez: aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bitartez aurkeztu behar da, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendurik, eta eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten igortzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko azaroaren 2an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

ERANSKINA

IZANGAIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA(K)

HIZKUNTZA

GÓMEZ GÁMEZ, PATRICIA

Maisu-maistrak

Haur Hezkuntza

Gaztelania

PALOMO JAKA, ANE

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskara

GALE ZAZU, AMAIA

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskara

SENOSIÁIN RODRÍGUEZ, IRANTZU

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskara

MURUA ECHANIZ, SAIOA

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskara

SALADO RIVERA, SILBIA

Maisu-maistrak

Haur Hezkuntza

Euskara

OYARZABAL ZABALETA, IDOIA

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskara

MARTÍNEZ LAZKANO, IORITZ

Maisu-maistrak

Haur Hezkuntza

Euskara

ASTIZ ARANGOA, UGAITZ

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskara

TATO IMAZ, ELOY

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskara

BUITRAGO RECUENCO, NATALIA

Maisu-maistrak

Pedagogia Terapeutikoa

Gaztelania

IRUJO COMPAINS, OIER

Maisu-maistrak

Pedagogia Terapeutikoa

Gaztelania

MORENO BRAVO, ISABEL

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Gaztelania

Iragarkiaren kodea: F2214548