221. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2793/2022 EBAZPENA, urriaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen baita 172/2022 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Joseba Compains Silva jaunak jarri zuen, Jesús Enrique Irurzun Juanco jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, suhiltzaile lanpostuak betetzeko deialdiarekin lotuta.

Joseba Compains Silva jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Jesús Enrique Irurzun Juanco jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 29ko 108E/2022 Ebazpenaren aurka. zeinaren bidez ezetsi baitzen Jesús Enrique Irurzun Juanco jaunak kalifikazio epaimahaiaren 2021eko urriaren 11ko erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Epaimahaiaren erabaki horren bidez onetsi ziren suhiltzaileen 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren lehen proban izandako behin betiko emaitzak. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 490/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 172/2022 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Joseba Compains Silva jaunak jarri du, Jesús Enrique Irurzun Juanco jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Joseba Compains Silva jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2214549