220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 22-01621 errekurtsoa, 2022rako lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Gora jotzeko errekurtsoa: interesdunak epatzen dira Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, Garbiñe Larrarte Luluagak, "Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialaren" izenean eta hura ordezkatuz, jarri duen gora jotzeko 22-01621 errekurtsoan, zeina ezarri baitzuen San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuan Mankomunitateko buruaren 14/2022 Ebazpenaren aurka; ebazpen hori 2022rako lan publikoaren eskaintzaren onespenari buruzkoa zen.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, San Adrianen.

San Adrianen, 2022ko urriaren 19an.–Mankomunitateko burua, María Rosario Andráiz Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2213919