220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, kultur jardueren zerbitzua emateko prezio publikoaren eta jardueraren gaineko arauan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, Zizur Nagusian kultur jardueren zerbitzua emateko prezio publikoaren eta jardueraren gaineko araua aldatzeko.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2022ko urriaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2214098