220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Eraikuntzako produktuen eta makinen biltegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Multiservicios Ingenor SL.

Jarduera: eraikuntzako produktuen eta makinen biltegia.

Tokia: 4. poligonoko 643. lurzatia, El Juncarillo industrialdea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2022ko urriaren 18an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2213807