220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Lokala egokitzea jatetxerako

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa bete dadin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2022-2832.

Titularra: B71226948 Crealia Restauración SL.

Jarduera: lokala egokitzea jatetxerako.

Tokia: Katalunia 4-atzealdea, behea, 1. lokala, Iruña.

Iruñean, 2022ko urriaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2214241