220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Eskubideen preskripzioa eta akats zuzenketa ekitaldi itxietako kontabilitatean

Orisoaingo Udaleko Kontuen Batzorde Bereziari txostena igorri ondoren, 2022ko urriaren 19an, Orisoaingo Udalaren osoko bilkurak erabaki du preskribitutzat jotzea kobratu gabe zeuden zenbait eskubide, 2012tik 2017ra bitarteko ekitaldi itxietakoak (biak barne), 1.598,72 euro egiten zutenak, eta kontabilitateko akatsak zuzendu dira, ekitaldi itxietako diru-sarreren emaitzak gorantz aldatuta, 25,00 euroko saldo positiboekin.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, eta eskuragarri egonen da espediente honetan jasotako dokumentazioa. Interesdun orok horri buruzko informazioa eskatzen ahalko du Orisoaingo Udalaren Idazkaritzan.

Orisoainen, 2022ko urriaren 20an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2214031