220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Urbanizazio eta eraikingintza ordenantzan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea honako artikulu hauen aldaketa Noain Elortzibarko 29. ordenantzan (Urbanizazio eta eraikingintza ordenantza): 11. artikulua, 55. artikulua, 58. artikulua, 59. artikulua, 103. artikulua, 106. artikulua, 107. artikulua, 107 bis artikulua, 108. artikulua, 109. artikulua, 109 bis artikulua eta 179. artikulua.

Beraz, interesdun guztiei jakinarazten zaie, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau argitaratu eta 30 eguneko epean.

Kontsultarako dokumentazioa Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan egonen da eskatzen dutenen eskura.

Noain Elortzibarren, 2022ko urriaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2213824