220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, Agiriak eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Agiriak eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren 5. artikuluaren 3. apartatuan, honela:

"5. artikulua. Tarifak. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu: (...).

3. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileak: plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitza: 20 euro.

b) Ahalordeak askiestea: 7,25 euro. (...)."

Ordenantza aldatzeko udal espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, dagozkion iragarkiak Faltzesko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten. Epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da.

Faltzesen, 2022ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2214353