220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2023rako zerga-tasak

Faltzesko Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

"Faltzesko udalerrian 2023ko urtarrilaren 1etik izanen diren zerga-tasak, indizeak eta koefizienteak onestea, egun horretan jarriko baitira indarrean:

1.–Landa- eta hiri-lurreko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bakarra ezartzea: %0,25.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren karga-tasa ezartzea: eraikuntzaren edo instalazioaren kostu erreal eta benetakoaren %3,50.

3.–Nafarroako Gobernuak onetsitako koefiziente berberak ezartzea, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan xedatutakoaren arabera aplikatu beharreko koefizienteetarako (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta %8ko zerga-tasa.

4.–Udal indizea ezartzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren kuotei aplikatzeko: 1,05".

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioetarako.

Faltzesen, 2022ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2214352