220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal ordenantza, eguzki-energia berriztagarriko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2022ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguzki-energia berriztagarriko instalazioak arautzen dituen udal ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2022ko urriaren 18an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2213794