220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Kudeaketarako mandatua onestea, "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoko lanpostu hutsak betetzeko deialdiak kudeatzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Berako Udaleko alkateak, azaroaren 3an, 291/2022 Ebazpena eman du. Ebazpen horrek honako hau dio, hitzez hitz:

Ikusirik:

–Alkate honek espedientea hasteko agindua eman zuela, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta 6. xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzeko.

–Berako Udalaren eta Isidoro Fagoaga Musika Eskolaren 2022rako lan-eskaintza publikoa onartu zela maiatzaren 12ko 129/2022 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 95. zenbakian argitaratu zela, 2022ko maiatzaren 17an (akats zuzenketa 124. zenbakiko NAOn argitaratu zen).

–Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeak onetsi zituela 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze-prozesuak Nafarroako administrazio publikoetan egiteko neurriak. 19/2022 Foru Lege horren lehen xedapen gehigarriak honako hau ezartzen du:

"Lehen xedapen gehigarria.–Nafarroako gainerako administrazio publikoen atxikipena.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoak, beren ardurakoak diren aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak onetsi eta tramitatzeko orduan, foru lege honen II. tituluan jasotako erregulazioari atxikitzen ahalko zaizkio, osorik edo partez, horietako bakoitzean organo eskudunak berariaz erabakitzen duenaren arabera.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak behar den laguntza eta koordinazioa emanen die Nafarroako toki-erakundeei aldi baterako enplegua egonkortzeko prozedurak tramitatzeko".

–Berako Udalaren Osoko Bilkurak 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari partzialki atxikitzea erabaki zuela, 2022ko urriaren 19an egindako bilkuran.

Gertaerak:

–"Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoa arautzen duten estatutuek 9. artikuluan ezartzen dute Patronatuaren Zuzendaritza Batzordearen eginkizunen artean dagoela irakasleak eta irakasle ez diren langileak hautatzea eta kontratatzea.

–Lan-eskaintza publikoko lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko dira, eta prozesu horien ebazpena 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko da.

–Patronatuak ez du giza baliabide eta baliabide tekniko nahikorik hautaketa-prozesu horiek abian jartzeko, eta eraginkorragoa izango litzateke prozesu horiek Berako Udalak kudeatzea.

Kontuan hartuta Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak, 2022ko azaroaren 3an egindako bileran, honako hau erabaki duela:

1. Berako Udalaren kargu uztea "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoko lanpostu hutsak betetzeko deialdiak kudeatzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak, 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

2. Mandatu horrek honako arau hauek bete beharko ditu:

2.1. Zein jarduerari eragiten dion: 1. puntuan adierazitakoa.

2.2. Gehieneko indarraldia: 2024ko abenduaren 31, edo aurkezten diren errekurtsoak ebatzi arte, data hori geroagokoa bada.

2.3. Agindutako kudeaketaren izaera eta irismena: Udalaren zereginak hautaketa-prozesu osoa hartuko du, prestatze-lanak, deialdia, eskabideen bilketa, epaimahai kalifikatzailearen izendapena, prozedurako izangaien kalifikazioa, kontratazio-proposamena eta proposatutako izangaien dokumentazioa jasotzea barne. Hautaketa-prozeduratik erator daitezkeen erreklamazio eta errekurtsoen izapidetzea eta ebazpena jasoko ditu, hala badagokio.

2.4. Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeari egokituko zaio lan-kontratuko langile finko gisa kontratatzea, lanpostu hutsak esleitzea eta lanpostuaz jabetzea. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko du Patronatuak.

3. Administrazio bereko (Berako Udala) zuzenbide publikoko erakunde baten kudeaketa-gomendioa denez, eta alkatea ere Patronatuko presidentea denez, mandatua ez da formalizatuko, eta nahikoa izango da Udalak onartzea.

4. Erabaki hau Berarako Udalari jakinaraztea. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, eraginkorra izan dadin.

Azaldutakoan oinarrituta, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 11. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, agindutako eginkizunak alkateari dagozkiola, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1 s) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Onartzea "Isidoro Fagoaga" Udal Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoak egindako kudeaketa-esleipena eta haren arauak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak betetzeko, 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

2. Ebazpen hau Patronatuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, eraginkorra izan dadin.

3. Ebazpen honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen lehenengo bileran.

Beran, 2022ko azaroaren 3an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2214595