220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Enkante publikoa, Arellanoko tabernaren kudeaketa adjudikatzeko

Arellanoko Udalak lehiaketa publiko baterako deialdia eginen du, Arellanoko taberna kudeatzeko.

Errentamenduaren aldia 5 urte izanen da, eta luzatzen ahalko da, Udalak onartuz gero.

Eskaintzak egiten ahalko dira urriaren 25etik azaroaren 17ra bitartean, Arellanoko udaletxean (El Parral kalea 4, 31263 Arellano) eta Udalaren posta elektronikoko helbidean (ayuntamiento@arellano.es) nahiz egoitza elektronikoan.

Interesdunek oinarriak kontsultagai dituzte Nafarroako Kontratazioaren Atarian, eta Udalari ere eskatzen ahalko dizkiote, aurrez aurre agerturik nahiz bide telematikoz.

Arellanon, 2022ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2214201