219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa aldatzea.

Bete daitezen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua eta harekin bat datozenak (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), hasiera batez onetsitako aldaketa idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2022ko urriaren 26an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2214335