2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen mankomunitate honetako 2023ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Garesen, 2022ko urriaren 26an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.
Iragarkiaren kodea: L2214287