219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Izarbeibarko Mankomunitatearen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura urte horretan betearazteko oinarriak. Aurrekontu horrek jasotzen ditu Mankomunitatearen aurrekontua eta Arga Izarbeibarko Zerbitzuak sozietate publikoaren gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena.

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoa (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Mankomunitateko idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko ediktuen taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak.

Garesen, 2022ko urriaren 26an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2214285