219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasunak, 2022ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokorra.

Hasiera batez onetsitako 2023ko aurrekontu orokorra Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2023ko aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Burgin, 2022ko urriaren 26an.–Batasuneko burua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2214307