219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2022ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak.

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Udalak hilabeteko epea izanen du horiek osoko bilkuran ebazteko.

Eulaten, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2214289