219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Gora jotzeko 22-01684 errekurtsoa, konpentsazio-baimenaren eskaerari emandako isilbidezko ezespenari buruzkoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko irailaren 22ko Probidentziaren bidez (9062 sarrera, 2022ko irailaren 27koa), udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 22-01684 errekurtsoa jarri zela, dagokion administrazio espedientearen bitartez. Errekurtso hori Roberto Peláez Larrak jarri zuen, Burlatako Udalak isilbidez ezetsi zituelako 2021eko azaroaren 6an eta 2022ko ekainaren 27an egindako eskaerak, zeinetan lan egindako jaiegun bakoitzeko lanaldi bat eta erdiko konpentsazio-baimena eskatzen baitzen.

Babes harturik uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren II. kapitulua (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), hizpide duena Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzea (279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik, xede dituena pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (39/2015 Legea, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), ediktu bidez argitaratuko da.

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2214310