219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURIZBERRIKO KONTZEJUA

2022ko aurrekontuaren hasierako onespena

Aurizberriko Kontzejuak, 2022ko urriaren 18an egindako osoko bilkuran, 2022. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aurizberrin, 2022ko urriaren 19an.–Kontzejuburua, Mikel Joseba Landabere Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2214291