219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an, lanpostuak egonkortzeko 2022ko LPEaren iragarkia. Bertan akats bat dela ikusi da, zehazki, plantilla organikoko 10., 11. eta 12. lanpostuen hizkuntza-eskakizunean eta, horrenbestez, Mankomunitateko buruaren urriaren 3ko 14/2022 Ebazpenaren bidez irizpena eman ondoren, akatsa zuzentzen da, modu honetan:

Ebazpen horretako lehenbiziko apartatuan, familia-langilearen lanpostuez ari denean (10, 11 eta 12 zenbakiak dituzte plantilla organikoan), honela idatzita geratuko da euskararen jakintza-mailari buruzko baldintza:

–Honela dioen tokian:

"Euskaraz jakitea: B2 maila".

–Honela behar du:

"Euskaraz jakitea: B2 maila, Hizkuntza Eskola Ofizialaren 4. maila edo horren baliokidea ahoz".

Ebazpen horretako gainerako apartatuak bere horretan geratzen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko urriaren 3an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2214487