219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

RIBAFORADA

Akats zuzenketa deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketaz betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, argitaratu ziren administrari-ofizialaren lanpostu huts bat (C maila) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Ikusi da iragarki horretan transkripzio akatsak daudela 7.3. oinarrian; zehazki, b) letrako apartatu bakoitzean adierazitako gehienezko puntuazioan. Hortaz, zuzentzen da, eta horrela geratzen da idatzita:

"b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 12 puntu:

b.1) Deialdian eskatzen dena baino maila handiagoko titulazioa egiaztatzeagatik: 6 puntu titulazio bakoitzeko, eta 6 puntu gehienez.

b.2) Prestakuntza: gehienez ere 6 puntu:

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak, 25 ordu edo gehiagoko iraupenarekin: 3 puntu, eta gehienez ere 3 puntu.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak, 5 ordutik 24 ordura bitarteko iraupenarekin: 0,5 puntu, eta gehienez ere 3 puntu."

Ribaforadan, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2214282