219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

RIBAFORADA

Akats zuzenketa deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko)

2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, argitaratu ziren lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek dira zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu (E maila), kultura-etxeko mandatari lanpostu bat (E maila) eta ikastetxe publikoko eskolazain/zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat (D maila), eta sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Ikusi da iragarki horretan transkripzio akatsak daudela 7. oinarrian; zehazki, b) letrako apartatu bakoitzean adierazitako gehienezko puntuazioan. Hortaz, zuzentzen da, eta horrela geratzen da idatzita:

"b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 40 puntu:

b.1) Deialdian eskatzen den maila baino goragoko titulu bat frogatzea: 20 puntu, titulu bakoitzeko; gehienez ere, 20 puntu.

b.2) Prestakuntza: gehienez ere 20 puntu:

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak, 25 ordu edo gehiagoko iraupenarekin: 10 puntu, eta gehienez ere 10 puntu.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak, 5 ordutik 24 ordura bitarteko iraupenarekin: 2 puntu eta, gehienez ere, 10 puntu;

Ribaforadan, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2214281