219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Aldaketa 2022rako lan eskaintza publikoan

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 12an hartutako Erabakiaren bidez, aldi baterako lanpostuak egonkortzeko lan eskaintza publikoa onetsi zuen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan.

Tokiko Gobernuko Batzarrak, 2022ko urriaren 25ean erabaki du lanpostuen zerrenda aldatzea, honako hauekin bat:

Amaya Razquin Jurio andreak 2022ko ekainaren 28an LAB sindikatuaren izenean aurkeztutako alegazioak baiestea, honako lanpostu hauetan:

1. Printzearen Harresi haur-eskolako garbiketa- eta sukaldaritza-lanetako 907 zenbakiko plazari buruzko alegazioa baiestea. 907 zenbakiko plazak, hasierako LEPen eskaini ez bazen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarrian ezarritako baldintzak betetzen ditu merezimendu lehiaketa bidez betetzeko; izan ere, aldi baterako eta etenik gabe beteta egon baita 2016/01/01a baino lehenagotik.

2. 407 zenbakiko haur-eskolako hezitzailearen plazari buruzko alegazioa baiestea, eta 407 zenbakiko plaza LEPetik kentzea, ez baititu betetzen premiazko eta salbuespenezko egonkortze prozesuan sartzeko arauetan ezarritako baldintzak.

3. 1501 zenbakiko Donibane haur-eskolako zuzendari plazari buruzko alegazioa baiestea, eta 1501 zenbakiko plaza deitzeko modua aldatzea, merezimendu-lehiaketa bidez beteko baita eta ez oposizio-lehiaketa bidez.

4. 501 zenbakiko Izartegi haur-eskolako zuzendari plazari buruzko alegazioa baiestea, eta 501 zenbakiko plaza deitzeko modua aldatzea, merezimendu-lehiaketa bidez beteko baita eta ez oposizio-lehiaketa bidez.

5. 601 zenbakiko JM Huarte haur-eskolako zuzendari plazari buruzko alegazioa baiestea, eta 601 zenbakiko plaza deitzeko modua aldatzea, merezimendu-lehiaketa bidez beteko baita eta ez oposizio-lehiaketa bidez.

6. 415 zenbakiko Izartegi haur-eskolako zuzendari plazari buruzko alegazioa baiestea, eta 415 zenbakiko plaza deitzeko modua aldatzea, merezimendu-lehiaketa bidez beteko baita eta ez oposizio-lehiaketa bidez.

Era berean, erabaki da:

1. Maite Mina Indak 503 zenbakiko Izartegi haur-eskolako hezitzaile plazari buruz aurkeztutako alegazioa baiestea, eta 503 zenbakiko plaza deitzeko modua aldatzea, merezimendu-lehiaketa bidez beteko baita eta ez oposizio-lehiaketa bidez.

2. Eider Ostiz Menayak 509 zenbakiko Izartegi haur-eskolako hezitzaile plazari buruz aurkeztutako alegazioa baiestea, eta 509 zenbakiko plaza deitzeko modua aldatzea, merezimendu-lehiaketa bidez beteko baita eta ez oposizio-lehiaketa bidez.

3. 802 zenbakiko plazan atzemandako akatsa zuzentzea, eta 802 plaza deitzeko modua aldatzea, merezimendu-lehiaketa bidez beteko baita eta ez oposizio-lehiaketa bidez.

4. 710 zenbakiko plazan atzemandako akatsa zuzentzea, eta 710 zenbakiko plaza deitzeko modua aldatzea, merezimendu-lehiaketa bidez beteko baita eta ez oposizio-lehiaketa bidez.

5. 1611 zenbakiko plaza kentzea, erabaki judizialean ezarritakoa betetze aldera, plaza horretan ari zen langilea finkoa baita 2022/06/01az geroztik.

Iruñean, 2022ko urriaren 26an.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2214497