219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2143/2022 EBAZPENA, 2022ko azaroaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko "Erabakia, administrazioko eta zerbitzuetako langileen Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena, 2022rako birjarpen tasari dagokiona", Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 2an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 2an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, administrazioko eta zerbitzuetako langileen Lan Publikoaren Eskaintza onetsi zen, 2022rako birjarpen tasari dagokiona.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA, 2022ko BIRJARPEN TASARI DAGOKIONA

2021eko abenduaren 28ko 22/2021 Legeak, Estatuko 2022. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, bere artikuluetan ezartzen ditu administrazio publikoetan langile berriak sartzeko mugak eta jarduera publikoko sektore jakin batzuetan aplika daitezkeen salbuespenak, bai eta horretarako erdietsi beharreko birjarpen tasa maximoa ere. Zehatz-mehatz, %120ko birjarpen tasa dagokie unibertsitateetako administrazioko eta zerbitzuetako langileen lanpostuei, aipatutako legearen 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2021eko ekitaldian Unibertsitate honetan zerbitzua emateari utzi dioten langile finkoen kopuruaren arabera, zazpi lanpostukoa da langileen birjarpen tasa, 2021eko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20.Bat artikuluaren 7. apartatuan ezarritako kalkuluaren arabera.

Hori guztia kontuan harturik, beharrezkoa da 2022. urteko lan publikoaren eskaintza onestea, birjarpen tasa aplikatzearen ondoriozko zazpi lanpostuak barne hartzen dituena. 2021eko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20.Bi artikuluarekin bat etorriz, eskaintza baliozkoa izateko, lanpostuen deialdia hiru urteko epe luzaezinean egin beharko da, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2022ko azaroaren 2an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Lan Publikoaren Eskaintza onestea.

Estatuko 2022. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2022ko lan publikoaren eskaintza onesten da.

Bigarrena.–Eskainitako lanpostuak.

Honako lanpostu hauek daude 2022ko Lan Publikoaren Eskaintzan:

LANPOSTU KOPURUA

POSTUA

MAILA

PLANTILLAKO ZK.

2

OLko teknikaria

A

359 eta 660

1

OLko teknikaria (Komunikazioa)

A

623

2

OLko teknikaria (Euskara)

A

279 eta 663

1

OLko teknikaria (Adar Juridikoa)

A

654

1

OLko teknikaria (Adar Ekonomikoa)

A

676

Hirugarrena.–Hautaketa prozesuak.

Lan eskaintza honen ondoriozko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira hiru urteko epean beranduenez, lan eskaintza hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Zabalpena.

Erabaki hau helaraztea Kudeatzailetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2022ko azaroaren 2an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2214552