219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

96/2022 FORU DEKRETUA, azaroaren 2koa, aldatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta onesten duena maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitzen lan publikoaren eskaintza partzial bat, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren bidez (irailaren 14ko 82/2022 Foru Dekretuak aldatua), onetsi zen lan publikoaren eskaintza partzial bat, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Nafarroako Gobernuak 2022ko irailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, baietsi da aipatutako maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa, lan publikoaren eskaintza partzial horretan Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko lanpostu bat sartzeko. Lanpostu hori merezimendu-lehiaketa bidezko sistemaren bidez beteko da.

Ondorioz, bidezkoa da lanpostu bat sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, egiturazko enplegua finkatzearren. Lanpostu hori egiturazko lanpostuen zuzkidurarekin finantzatuko da. Halaber, bidezko da lanpostu hori sartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako lan publikoaren eskaintza partzialean. Eskaintza hori maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Azkenik, zehazten dira sortutako lanpostuaren espezialitatea eta hizkuntza, bete beharrez 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarria. Xedapen horrek ezartzen du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2022ko lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuen ezaugarriak, betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko direla, sartzeko hautapen proben deialdia egin baino lehen.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu bat sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Lanpostu bat sortzen da plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa du indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakaslea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 40013.

Bi.–Aurreko atalean sortutako lanpostua Hezkuntza Departamentuaren I. kapituluaren aurrekontu-partiden kargura finantzatuko da (gaur egun egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberak).

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzialaren aldaketa, maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretua aldatuz. Foru dekretu horren bidez, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Honela aldatzen da maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretua, zeinaren bidez lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi baitzen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremuko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat:

Lanpostu bat sartzen da maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuan, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Foru dekretu horren bidez onetsi zen lan publikoaren eskaintza partzial bat, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Merezimendu-lehiaketa bidez beteko den lanpostu hori maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren I. eranskinean sartuko da. Hona hemen haren xehetasunak:

40013 lanpostua.

Kidegoa: Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak.

Maila: A.

Betetzeko sistema: merezimendu-lehiaketa.

3. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakaslearen lanpostu huts baten espezialitatea eta hizkuntza zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, zehaztu baitira lanpostu huts honen espezialitatea eta hizkuntza:

–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakaslea, Dantza Espainiarra espezialitatean (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 40013.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko azaroaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Le­hendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2214545