218. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialisten 21 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialisten 21 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 30ekoa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izen-zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu, puntuaziorik altuenak izan eta baldintzak betetzen dituzten eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du. Proposamen hori 2022ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 19an emandako 2084/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zituzten Psikiatrako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien izendapen proposameneko izangaiei. Ebazpen hori 2022ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ekoan.

Txanda irekian proposatutako izangaien artean, Blanca García de Lozar andreak, izendapena egin aurretik, uko egin dio lortutako lanpostuari, eta María Ángeles Valero López andreak ez du aurkeztu deialdiko 9.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa.

Izendapena argitaratu ondoren, horretarako ezarritako epearen barnean, txanda irekiko izangaia den Saioa Yurrita Montesinos andreak uko egin zion lortutako plazari, eta txanda irekiko izangaia den Rebeca Hernández Antón andreari borondatezko eszedentzia eman zaio Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuan, ondorioak izanik lanpostuaz jabetzen den egunetik aurrera, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu finkoak ematen ari zelako.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialisten 21 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzea, honako hauek sartuz:

–Txanda irekia:

LÓPEZ LAREKI, MIREN

ISASI GARCÍA, MIRARI AMAGOIA

BENDEZU ROMERO, WILFREDO ALEXANDER

OSCOZ IRUROZQUI, MAITANE

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2213935