217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Okupazio-agiriak egiteko deia "SM286961 Tebas/Campanas-Beriaingo saneamendu-kolektorea" proiektuan

2022ko urriaren 19an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 486/2022 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpenaren testu osoa:

"2022ko maiatzaren 3an, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Administrazio Kontseiluak "SM286961 Tebas/Campanas-Beriaingo saneamendu-kolektorea" proiektua onetsi zuen, Administrazioari berri emateko lizitazio-aurrekontu zenbatetsia 2.652.930,04 euro zuena (%21eko BEZa barne).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2022ko ekainaren 23an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, "SM286961 Tebas/Campanas-Beriaingo saneamendu-kolektorea" lanaren proiektua onartu zen, desjabetzeko espedientea abiarazi zen eta hasiera batean onartu zen proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda. Desjabetzearen onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatea da. Horrez gain, aipatutako proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatzeko premia aitortu eta deklaratu zen, proiektua onesteak berekin dakarrena.

Akordio horretan, proiektu hori eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 140. zenbakikoan, 2022ko uztailaren 14an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2022ko uztailaren 19an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Tebas-Muru Artederretako eta Noaingo (Elortzibar) udaletxeetako iragarki-tauletan. Horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ageri ziren pertsonei.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2022ko abuztuaren 29an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, "SM286961 Tebas/Campanas-Beriaingo saneamendu-kolektorea" lanaren proiektua behin betiko onartu zen, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearena, eta bai proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatzeko premia deklaratzea. Akordio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 179. zenbakikoan, 2022ko irailaren 8an, eta 2022ko irailaren 13ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan.

Nafarroako Gobernuak 2022ko irailaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, urgentziakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

2022ko urriaren 19an, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko zuzendari kudeatzaileak 121/2022 ebazpena eman zuen, eta bertan hau jasotzen da:

"1.–Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko "SM286961 Tebas/Campanas-Beriaingo saneamendu-kolektorea" proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, haietako edozein.

Izendatze hori egin da bi ordezkarien alde emandako ahalordeetan oinarrituta.

2.–M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, haietako edozein, onuradunaren peritu izendatzea".

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan, Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 21ean egindako eskuordetzean eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuetan xedatuta dagoena aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen "SM286961 Tebas/Campanas-Beriaingo saneamendu-kolektorea" obrari dagokion proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkateari, edo horretarako eskumena ematen dion zinegotziari, deia egitea, 2022ko azaroaren 17an, banakako zitazio-zedulan adierazten den orduan, Tebas-Muru Artederretako udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko agiriak egiteko eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, nortasuna eta titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria...). Era berean, egoki jotzen badute, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Desjabetzeko espedientean, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatea desjabetzearen onuradun agertuko da.

2. Halaber, ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitatearen ordezkaritzan, lehendakari jauna edo eskumena ematen dion Batzorde Iraunkorreko kide bat joango da, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatzeko.

3. "SM286961 Tebas/Campanas-Beriaingo saneamendu-kolektorea" proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzekoak, eta okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Ingurumeneko eta Ibai Parkeko Zerbitzuko ingurumen-teknikaria, haietako edozein.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, haietako edozein, onuradunaren peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Tebas-Muru Artederretako udaletxeko eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-tauletan argitara ematea. Era berean, dagokion iragarkia kaleratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den edo, jakinarazten saiatu arren, jakinaraztea lortu ez den kasuetarako.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateari".

Iruñean, 2022ko urriaren 20an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

OKUPATU AURREKO AGIRIAK EGITEA

(Jakinarazpen pertsonala egiteko zailtasuna/ezintasuna)

FINKA

UDAL-BARRUTIA

POLIGONOA

LURZATIA

INTERESDUNAK

DEIAREN DATUAK

TOKIA

TI-06

Tebas-Muru Artederreta

1

331

Ángel Mendinueta Goñí

Ángela Mendinueta Goñí

2022/11/17

10:45 h

Tebas-Muru Artederretako udaletxea

TI-08

Tebas-Muru Artederreta

1

329

Ángel Mendinueta Goñí

Ángela Mendinueta Goñí

2022/11/17

10:45 h

Tebas-Muru Artederretako udaletxea

Iragarkiaren kodea: L2213948