217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko UC-8 unitateko 1. poligonoko 395. lurzatian. Hasierako onespena

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 20an egin bilkuran, honako ERABAKI HAU hartu zuen:

Lehena: Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, dotazioa gauzatzeko Atarrabiako Udal Plan Orokorreko UC-8 unitateko 1. poligonoko 395. lurzatian, Gestión de Viviendas Dublín SLk sustatuta. Hori guztia, estalki azpiko solairua etxebizitza gisa erabil dadin baimentzeko.

Bigarrena: espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

Hirugarrena: Jakintzat ematea Udalaren osoko bilkurak gehiengo soilez hartutako erabaki bidez murrizten edo ezabatzen ahalko dela etxebizitza babestuaren gutxieneko estandarra.

Laugarrena: Jendaurreko epea amaituta, agiria behin betikoz onetsiko da eta iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Dena den, aldez aurretik, Hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategin berria aurkeztuko beharko da, non jasoko baitira udal arkitekto aholkulariak bere txostenaren ondorioetan jasotako preskripzioak. Txosten hori eranskin gisa ageri da, eta erabaki honen zati da.

Atarrabian, 2022ko urriaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2213939