217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesko industrialdeko 6 AR-2 irlaren xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko urriaren 11ko bilkuran hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa bat, Eguesko industrialdeko 6 AR-2 irlarako, DISINTEX 2021 Slk sustaua. Espedientea jendaurrean jarriko da Udalaren bulegoetan hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontsultatzeko eta alegazioak aurkezteko. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko urriaren 11n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2214101