217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Baimena ematea herri-lurraren zati bat okupatzeko 10. poligonoko 55. lurzatian, A esparruan

Sesmako Udalak, 2022ko urriaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen baimena ematea Pablo Miqueleiz Compainsi Sesma herri-lurren 54 metro koadro okupatzeko (10. poligonoko 55. lurzatia, A esparrua), 50.000 litroko ur biltegi malgu eta eramangarri bat jar dezan, ganaduarentzako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Sesman, 2022ko urriaren 20an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2213947