2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Plan Berezia, Sarasate pasealekuko 12. zenbakian oztopo arkitektonikoak kentzeko, eta plan horrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 17an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 17-OCT-22 (12/US).
Ikusirik Sarasate pasealekuko 12. zenbakiko jabeen erkidegoaren izenean Ana María Goya Arivek aurkeztutako eskaera, Iruñeko Sarasate pasealekuko 12ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko xedez ondasunak desjabetzeko plan berezia tramitatzeko, erkidego hori izanik desjabetzearen onuradun; ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta 2022ko urriaren 11ko txosten tekniko-juridikoa; eta Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, ezartzen baitu proiektua plan berezi gisa tramitatu behar dela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, erabaki da:
1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Sarasate pasealekuko 12an dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, bai eta proiektu horrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, horiek okupatzea edo erostea guztiz beharrezkotzat jotzen baita. Zerrenda hori agiri honen eranskinean ageri da.
2.–Erabaki hau jakinaraztea titular ukituei eta interesdunei eta zerrenda jendaurrean jartzea Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan. Interesdunek hilabete izanen dute, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik edo dagozkion jakinarazpenak egiten direnetik zenbatuta, alegazioak aurkezteko ondasun horien okupazioaren edo haien gaineko xedapenen bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.
ERANSKINA
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
Behin betiko okupazioak Jarduketa Plan Bereziaren 1. determinazioa.
DESJABETU BEHARREKO FINKA | TITULARTASUNA | KOKALEKUA | DESJABETU BEHARREKO AZALERA (m²) | DESJABETU BEHARREKO BOLUMENA (m³) |
1 zenbakiduna (lokala, erdisotoa, -1,60ko kota) | Eduardo M. Villar Rodríguez (%50) eta Raquel Gambarte Espatolero (%50) | 1. poligonoko 718. lurzatia. Katastroko 1. unitatetik bereizi behar da | 14,15 m² eraiki. 4,81 m² (1,50 m > H (m) < 2,83 m) eta 9,34 m² (2,50 m > H (m) < 3,00) batzetik dator. | Txosten teknikoaren N1 planoan zehazten da |
2 zenbakiduna (lokala, Lindatxikia 13ra ematen duen beheko solairua) | Eduardo M. Villar Rodríguez (%50) eta Raquel Gambarte Espatolero (%50) | 1. poligonoko 718. lurzatia. Katastroko 2. unitatetik bereizi behar da | Eraikitako 3,41 m² (H (m) > 2,50 m) | Txosten teknikoaren N2 planoan zehazten da |
3 zenbakiduna (etxebizitza, solairuartea) | Eduardo M. Villar Rodríguez (%50) eta Raquel Gambarte Espatolero (%50) | 1. poligonoko 718. lurzatia. Katastroko 4. unitatetik bereizi behar da | Eraikitako 3,78 m² (H (m) > 2,50 m). 3,35 m² eta 0,43 m² batzetik dator | Txosten teknikoaren N3 planoan zehazten da |
4 zenbakiduna (etxebizitza, lehen solairua) | Francisco Javier Zaldo Latasa (%100) | 1. poligonoko 718. lurzatia. Katastroko 5. unitatetik bereizi behar da | Eraikitako 1,68 m² (H (m) > 2,50 m) | Txosten teknikoaren N4 planoan zehazten da. Bolumena: 1,29 m³ |
Aldi baterako okupazioak. Jarduketa Plan Bereziaren 2. determinazioa.
DESJABETU BEHARREKO FINKAREN ONDOKOA | TITULARTASUNA | KOKALEKUA | AZALERA (m²) | IRAUPENA (egunak) |
FINKA, GUZTIRA | ALDI BATERAKO AFEKTAZIOA |
1 zenbakiduna (lokala, erdisotoa, -1,60ko kota) | Eduardo M. Villar Rodríguez (%50) eta Raquel Gambarte Espatolero (%50) | 1. katastro-unitatearen zatia. 1. poligonoko 718. lurzatia | Erregistroaren arabera, azalera 47,14 m²-koa da, eta katastroaren arabera, 38,10 m²-koa. | Eraikitako 23,95 m². (14,15 m²-ekin batera, guztira, 38,10 m² dira) | 45 egun. Txosten teknikoaren N1 planoan zehaztutakoaren arabera. |
2 zenbakiduna (lokala, Lindatxikia 13ra ematen duen beheko solairua) | Eduardo M. Villar Rodríguez (%50) eta Raquel Gambarte Espatolero (%50) | 2. katastro-unitatearen zatia. 1. poligonoko 718. lurzatia | Erregistroaren arabera, azalera 47,00 m²-koa da, eta katastroaren arabera, 39,40 m²-koa. | Eraikitako 7,62 m². (3,41 m²-ekin batera, guztira, 11,03 m² dira) | 45 egun. Txosten teknikoaren N2 planoan zehaztutakoaren arabera. |
3 zenbakiduna (etxebizitza, solairuartea) | Eduardo M. Villar Rodríguez (%50) eta Raquel Gambarte Espatolero (%50) | 4. katastro-unitatearen zatia. 1. poligonoko 718. lurzatia | Erregistroaren arabera, azalera 110,00 m²-koa da, eta katastroaren arabera, 97,90 m²-koa. | Eraikitako 19,12 m². (3,78 m²-ekin batera, guztira, 22,90 m² dira) | 45 egun. Txosten teknikoaren N3 planoan zehaztutakoaren arabera. |
4 zenbakiduna (etxebizitza, lehen solairua) | Francisco Javier Zaldo Latasa (%100) | 5. katastro-unitatearen zatia. 1. poligonoko 718. lurzatia | Erregistroaren arabera, azalera 90,00 m²-koa da, eta katastroaren arabera, 102,95 m²-koa. | Eraikitako 1,56 m². (1,68 m²-ekin batera, guztira, 3,24 m² dira) | 30 egun. Txosten teknikoaren N4 planoan zehaztutakoaren arabera. |
Instalazioak lekuz aldatzea. Jarduketa Plan Bereziaren 3. determinazioa
FINKA | TITULARTASUNA | KOKALEKUA | AFEKTAZIOA |
2 zenbakiduna (lokala, Lindatxikia 13ra ematen duen beheko solairua) | Eduardo M. Villar Rodríguez (%50) eta Raquel Gambarte Espatolero (%50) | 2. katastro-unitatetik desjabetuko den azaleran. 1. poligonoko 718. lurzatia | KOMUNA BESTE LEKU BATERA ERAMATEA (exekuzio-proiektuan zehaztuko da) |
3 zenbakiduna (etxebizitza, solairuartea) | Eduardo M. Villar Rodríguez (%50) eta Raquel Gambarte Espatolero (%50) | 4. katastro-unitatetik desjabetuko den azaleran. 1. poligonoko 718. lurzatia | ATEA ETA INSTALAZIOAK LEKUZ ALDATZEA (berokuntza, elektrizitatea, atezain automatikoa eta txirrina) |
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.
Iruñean, 2022ko urriaren 20an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L2214052