217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzea eta haren desafektazioa. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2022ko uztailaren 20ko osoko bilkuran, jabari publikoko 30 m²-ko lursail bati buruzko ikerketa-espedientea onetsi zuen. Zehazki, adierazi zuen 30 m²-ko azalera hori (1. poligonoko 19. lurzatia) ez dela jabari publikokoa eta udala ez dela haren titularra, nahiz eta 80ko hamarkadaz geroztik katastroan egin diren inskripzioetan plaza edo jabari publikoko azalera gisa agertu izan den.

Orisoaingo Udalak, 2022ko urriaren 19an egindako bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin erabaki zuen honako honen kalifikazio juridikoaren aldaketarako eta desafektaziorako espedienteari hasiera ematea eta dagokion aldaketa egitea udal katastroan: "30 m²-ko azalera, muga hauek dituena: atzealdean, 17. lurzatia; eskuinaldean, 20. .lurzatia; ezkerraldean, plaza publikoa, eta, aurrealdean, katastroko inbentarioko 11. finka (eskola eta udaletxea) eta Kale Nagusia.

Horiek horrela, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (erregelamendu hori onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuak), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, beren burua interesduntzat jotzen dutenek agertu eta egoki irizten dituzten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orisoainen, 2022ko urriaren 21ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2214058