2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Hiri-jarduketarako plan berezia eta hirigintza-hitzarmena Cordovillako 1. poligonoko 374. eta 375. lurzatietan. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2022ko irailaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Cordovillako 1. poligonoko 374. eta 375. lurzatietan, eta hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko plan bereziak ekarritako obligazioak; hori guztia, Arselal SLk sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. eta 72. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Getze Galarren, 2022ko urriaren 24an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2214097