217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, dirulaguntzen deialdi publikoarena, gobernuz kanpoko erakundeek, instituzioek, fundazioek eta/edo elkarteek lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egin ditzaten. 2022ko aurrekontua

DDBN (identifikazioa): 655064.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/655064).

Alkatetzaren urriaren 20ko 536/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen dirulaguntzen deialdi publiko bat, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko (gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio eta/edo elkarteentzat), 2021eko aurrekontutik.

Lehena.–Onuradunak:

Dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte deialdiaren 3. puntuan adierazitako baldintzak betetzen dituzten gobernuz kanpoko elkarteek, instituzioek, fundazioek edota erakundeek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko elkarte, fundazio edota erakundeetatik Nafarroan genero berdintasunarekin, osasunarekin, elkartasunarekin eta interes sozialarekin lotutako proiektuak egiten dituzten horiei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/975b37c8-f59b-11de-b600-00237da12c6a/

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira, 6.000,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2022ko urriaren 21ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2214062