2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Laburpena, deialdi publikoarena; horren bidez emanen zaizkie dirulaguntzak garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten garapenerako gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei. 2022ko aurrekontua
DDBN (identifikazioa): 655027.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/655027).
Alkatetzaren urriaren 20ko 535/2022 Ebazpena, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoarena (elkarte, instituzio, fundazio eta/edo gobernuz kanpoko erakundeentzat), 2022ko aurrekontutik.
Lehena.–Onuradunak:
Deialdian parte hartu ahal izanen dute garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta horien proiektuek, baldin eta deialdi honi erantsitako oinarrietako baldintzak betetzen badituzte, eta Garapenerako Laguntzarako Batzordearen herrialde onuradunen zerrendako kideetako batean eginez gero jarduera.
Bigarrena.–Xedea eta helburua:
Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektu eta jarduerak gauza ditzaten garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko; berdin herrialdean bertan proiektuak gauzatuz, edo herrialde horietako pertsonekin gure komunitatean jarduerak eginez, hala pasadizoan diren pertsonekin nola pertsona lekualdatuekin.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/975b37c8-f59b-11de-b600-00237da12c6a/
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Laguntzetarako kuota, guztira, 5.500,00 euro izanen da.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Oltza zendean, 2022ko urriaren 21ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2214061