217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Katastroko aldaketa, 1. poligonoko 332. lurzatiaren titulartasuna aldatzearen ondorioz

Alkatetzaren 2022ko urriaren 21eko ebazpenaren bitartez, alde batek eskaturik, katastroa aldatzeko prozedura hasi zen, Cascanteko 1. poligonoko 332. lurzatiaren titulartasuna aldatzearen ondorioz.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen zaie interesdunei katastroko aldaketa horren espediente osoa Udalaren Idazkaritzan dutela eskura, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabetez azter dezaten, bulego orduetan, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cascanten, 2022ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2214071