Iragarkia
217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORTES
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu osagarrietako langilearen bi lanpostu
Alkatetzaren urriaren 20ko 355/2022 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi da, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu osagarrietako langilearen bi lanpostu, Cortesko Udalaren zerbitzukoak.
Lekualdatze-lehiaketa hori ondoko arauei jarraikiz gauzatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko aginduak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, eta aplikatu beharreko gainerako araudia.
Cortesen, 2022ko urriaren 20an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.
DEIALDIA, LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ BETE DAITEZEN ZERBITZU OSAGARRIETAKO LANGILEAREN BI LANPOSTU, CORTESKO UDALAREN ZERBITZUKOAK
OINARRIAK
1.–Xedea.
Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu osagarrietako langilearen bi lanpostu, funtzionarioen araubidean eta lanaldi osoan jardun dezaten. Hamahiru eta hamabost zenbakiak dituzte Cortesko Udalaren plantilla organikoan, eta Cortesko Udalaren brigadan dute destinoa.
Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiaren kategoriari eta lanpostuaren mailari, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira:
–Zerbitzu anitzak, loturik daudenak instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren brigadaren jarduerekin, eta horiei jarraipena egitea, egokiak izan daitezen haien funtzionamendua, kontserbazioa eta mantentzea.
–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak, oro har, eta horien mantentze-lanak; pintura lanak ere bai.
–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea. Biltegiaren kontrola.
–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.
–Altzariak eta gauzak lekualdatzea eta paratzea. Agertokiak, hesiak eta beste muntatzea eta desmuntatzea jai eta ekitaldi publikoetan.
–Ibilgailuak gidatzea eta makinak maneiatzea (B motako gidabaimena arte).
–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konpontze-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, eta zangak ireki eta ixtea.
–Eskatzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzako jarduketak egitea, baldin bere mailakoak badira, eta oinarrizko lanak egitea laneko ibilgailuak zaintzeko eta mantentzeko.
–Eskatzen zaion bide garbiketa egitea, Cortesko Udalak dauzkan baliabideak erabiliz horretarako.
–Laguntzea Cortesko Udalak programatzen dituen jaietarako eta kultura ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan, baita Cortesko Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.
–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.
Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izanen dira honako eginkizun orokor hauek:
–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuz lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.
–Arduradunari behar bezain garaiz komunikatzea Udal azpiegitura, lokal eta ekipamenduetan atzemandako gabeziak, matxurak eta akatsak, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta horretan laguntzea, horretarako proposatuz ekintza eta aldaketa lagungarriak.
–Ezagutzea eta aplikatzea bere lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak.
–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, bete ahal izateko ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak.
–Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatzea eta begiratzea, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta ea jasotzen eta betetzen ote den araudia honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, bide publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.
–Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak egitea.
–Lorezaintzako alorra:
Lorategietako eta zuhaiztietako mantentze-lanak, belarra moztea, loreak landatzea, inausketak, ongarritzea, jorratzea, fumigatzea, ereintza, ureztatzeko instalazioen mantentze-lanak, baso-lanak, ingurumena zaindu eta babesteko lanak eta abar.
Ureztaketa automatikoarekin erabilitako makinen mantentze- eta garbiketa-lanak egitea lorategietan, parke publikoetan eta berdeguneetan.
–Garbiketa alorra:
Cortesko bide publikoen garbiketari dagozkion honako lan hauek egitea, ezarritako garbiketa programarekin bat.
Udalaren berdeguneak garbitzea.
Udazkenean, hostoen garbiketa.
Leku batean ekitaldiak edo jaialdiak egin behar badira, hura garbitu eta egokitzea.
Koordinatzailearekin lankidetzan aritzea lana planifikatzeko eta antolatzeko.
Garbiketa lanetan erabiltzen den makineriaren mantentze-lana.
–Mantentze-lanetako alorra:
Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konponketa-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, ureztaketa.
Herrian igeltserotzako lan txikiak egitea, beharrezkoa denean.
Lanean erabiltzen diren ibilgailuetako artatze- eta mantentze-lan oinarrizkoa egitea.
Mantentze-lanak egitea edateko uraren araztegian eta hornidura eta saneamendu sareetan, eta berdeguneak ureztatzeko programazioa egitea eta ureztaketa bera egitea.
Uren ofiziala ordeztea, Udalak eskatzen duenean.
Kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.
–Lan orokorrak:
Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuta lan bakoitzean erabiltzen diren babes ekipo egokiak.
Koordinatzaileari aldiro komunikatzea Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak.
Zerbitzuak hobetu daitezen sustapena egitea eta laguntzea, proposatuz hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintza eta aldaketak.
Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak.
Kasuren batean behar izanez gero, egoerari egokitzea, bere lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.
–Erantzukizunak administrazioko lanetan:
Zerbitzuetan tramitatutako jakinarazpen guztiak entregatzea, eta horiek erregistratzea, ordenatzea eta dagozkien hartu-agiriak entregatzea.
Kontrolatzea Udalaren taulan argitaratutako ediktuen, oharren eta iragarkien datak.
Korrespondentzia jasotzea eta eramatea posta alorretik eta mezularitza enpresetatik, bere gain hartuta egoki banatzeko ardura.
Administrazio arloan laguntzeko agintzen zaizkion lanak egitea; hala nola, dokumentuen fotokopiak, koadernatze lanak eta abar.
Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatzea eta begiratzea, eta ikuskapen lanak egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta ea jasotzen eta betetzen ote den araudia honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, eremu publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.
Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta proposamenak egitea haien mantentze-lanetarako eta/edo hobekuntzarako.
Garbiketako gai suntsigarrien erosketak nola iristen diren kontrolatzea, baita paper gaiak, altzariak eta abar direnean ere.
Udal zerbitzuei laguntzeko lanak eta mandatuak egitea: iragarkiak, bandoak eta Udalaren publizitatea banatzea eta jartzea, bankuekikoak, agiriak eramatea, bulegoko materiala banatzea, gauzak garraiatzea eta pertsonak leku batetik bestera eramatea.
Koordinatzailea ordeztea, hura ez dagoenean.
Udalerriaren honako hauek zaintzea: trafikoaren antolamendua, aparkatzea, obra lizentziak, eremu publikoaren okupazioa eta abar.
Laguntza administratiboko oinarrizko lanak egitea, agiriak banatzea, udal ondasunak zaindu, gorde eta mantentzea, udal-mugartean egiten diren obrak kontrolatzea, eta Udalak agintzen dizkion gainerako guztiak, baldin bere lanpostuari badagozkio.
–Era guztietako udal zerbitzuak ematea, eta betetzea hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Honako arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak eta jarraian adierazten diren oinarriak.
3.–Lanpostu hutsen kopurua handitzea.
Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira, kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari helarazten dionean lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.
4.–Betekizunak.
Indarrean dagoen araudian xedatuaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko bete behar dira ondoko betebeharrak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik esleitutako lanpostuaz jabetu arte:
a) Cortesko Udaleko langile finkoa izatea, (funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa), jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.
b) Egotea D maila edo taldean, DBHko graduatua, eskola graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea izatea eskatzen den lanpostuan.
Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoeran gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko esleipena lorturik.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.
5.–Ordainsariak.
Lekualdatzen diren langileek jasoko dituzte indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak eta Udalaren plantilla organikoan ezarritakoak.
6.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Cortesko Udalaren udal erregistroan aurkeztu beharko dira (Duques de Miranda plaza 4, 31530 Cortes, Nafarroa) 11:00etatik 14:00etara, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, 15 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Halaber, parte hartzeko eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Cortesko Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Udalaren egoitza elektronikoan dago (https://cortes.sedelectronica.es/info.10).
Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabidea eta beharrezkoak diren gainerako agiriak aurkezteko, Erregistro Elektroniko Orokorrean artxiboak eransteko ezarrita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke. Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legean ezarritako beste erregistroren batean, eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, ayuntamiento@cortes.es helbide elektronikora igorriko da deialdian parte hartzeko eskabidea, eta adieraziko da zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik. Eskabideak aurkeztuko dira jarraikiz deialdi honen I. eranskineko ereduari.
Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honetan argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
6.2. Eskabidearekin batera, aurkeztuko dira alegatzen diren merezimendu guztien frogagiri kautotuak (betiere deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera), salbu Cortesko Udalean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.
7.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Cortesko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. Orobat, ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.
Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Cortesko Udaleko alkateak ebazpena emanen du adierazteko lehiaketa hutsik gelditu dela. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, alkateak onartuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
8.–Epaimahaiko kideak.
Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia osatuko dute honako hauek:
1.–Mahaiburua: Fernando Sierra Estoduto, Cortesko Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: Antonio Alba Baya, Cortesko Udaleko zinegotzia.
2.–Epaimahaikide-idazkaria: Jesús Litago Zardoya, Cortesko Udaleko idazkaria.
–Ordezkoa: Andrea Lafuente Bozal, Ribaforadako Udaleko idazkaria.
3.–Epaimahaikidea: Francisco Javier Catalán Ibáñez, Cortesko Udaleko Uren ofiziala (Cortesko Udaleko langileen ordezkariak izendatua.
–Ordezkoa: María Laura Escalona Vicente, Cortesko Udaleko administrari-ofiziala (Cortesko Udaleko langileen ordezkariak izendatua).
Epaimahaia eratu beharko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost egunean.
Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
9.–Merezimenduen kalifikazioa.
Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu honako baremo honen arabera:
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu gehienez ere.
b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez ere.
Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi apartatuei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.
Deialdiko 5.b) oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatuko eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, aurkezten duenean lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea, eta horretarako jatorrizko agiriak edo kopia egiaztatuak erabiliko ditu. Salbuespen bakarra izanen dira Cortesko Udalean egindako zerbitzuak, organo deitzaileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.
Lehiaketako elementu guztien balorazioa egin ondoren, epaimahaiak Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko ediktu-taulan eta Gardentasun Atarian argitaratuko ditu (esteka: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/f75aeb0b-27d6-46b6-8186-6c82a68fffe1/) lehiatzaileek lortutako puntuazioak, eta bost eguneko epea irekiko du balorazio horren inguruan eskubidez komeni zaiena alegatzeko.
Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.
10.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Cortesko Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoaren Gardentasun Atarian (esteka: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/f75aeb0b-27d6-46b6-8186-6c82a68fffe1/) eta Cortesko Udaleko alkate udalburuari igorriko dio lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.
Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari, eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditu duten izangaiak izendatzeko, hain zuzen ere deitutako lanpostu kopurua betetzeko adina, barnean direla aurreko paragrafoan aipatutako handitzearen ondoriozkoak, halakorik bada.
11.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.
Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta aginduko du esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Esleipen hartzaile diren lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.
12.–Datuen babesa.
2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin bat etorriz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo DBEO), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:
Cortesko Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa baita kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, eta DBEOren 6.1.c) artikulua: behar den tratamendua, nahitaezkoa dena tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzeko.
Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://cortes.sedelectronica.es/info.11).
Datuak Babesteko Ordezkariarekin ere jar daitezke harremanetan, dpd@cortes.es helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
13.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarrien edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearekin, zeinaren bidez arautzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, epaimahaia izendatu duen udal organo dei-egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
I. ERANSKINA
Eskabidea
https://cortes.sedelectronica.es/transparency/c97f133c-248a-4849-bb71-2529df9c9bc5/
II. ERANSKINA
Merezimenduak baloratzeko baremoa
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak. (30 puntu gehienez).
1. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, deialdian eskatzen den maila/talde eta titulazioko lanpostuan: urte bakoitzeko 1,50 puntu.
2. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan: urte bakoitzeko 0,40 puntu.
b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk. (10 puntu gehienez).
1. Administrazio publikoek, erakundeek edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira ordu bakoitzeko edo kreditu akademikoan baliokidea den ordu bakoitzeko (kreditu akademiko 1 = 10 eskola-ordu), eta gehienez ere 10 puntu.
Oharrak:
a) apartatua:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.
2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
4. Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.
5. Langile funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.
6. Gehienez ere 30 puntu emanen dira a) apartatu honetan.
b) apartatua:
1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzen ondoriozko eskola-orduen zatikiak ez dira puntuatuko ez hainbanatuko.
2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei ordu bateko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie; hau da, 120 ordukoa.
4. Puntuazio berarekin baloratuko da parte hartzea Administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan, nahiz eta erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.
5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.
6. Apartatu honetan, merezimenduak baloratuko dira soilik baldin zuzeneko zerikusirik badute deialdiko lanpostuarekin.
7. Gehienez 10 puntu emanen dira b) apartatu honetan.
Iragarkiaren kodea: L2214019
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
