217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Akats zuzenketa mantentze-lanetako ofizialaren bi lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Ana María Góngora Urzaiz Burlatako Udaleko alkatearen 1124/2022 Ebazpena, urriaren 17koa.

Alkatetzaren 906/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi murriztu bat, Burlatako Udalerako mantentze-lanetako ofizialaren bi lanpostu, C mailakoak, betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez. Lanpostuek 5.3 eta 5.4 zenbakiak dituzte plantilla organikoan.

Deialdia 2022ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean, izenburu honekin: "Deialdia, mantentze-lanetako ofizialaren bi lanpostu betetzeko oposizio murriztuaren bidez".

Alkatetzaren 1061/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda onetsi eta probak egiteko eguna ezarri zen; ebazpen horretan berriz eman zitzaion izen hau deialdiari: "kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidezko deialdia".

906/2022 eta 1061/2022 Ebazpenetan, akats bati antzeman zaio plantilla organikoko 5.3 eta 5.4 lanpostuak betetzeko prozeduraren izendapenean. Hortaz, zuzendu egin behar da, eta "kategoriaz igotzeko lehiaketa" dioen tokian, "oposizio murriztua" jarri behar da.

39/2015 Legearen 109.2 artikuluan, honako hau dago xedatuta akatsak zuzentzeari dagokionez: "administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Horiek guztiak horrela, 906/2022 eta 1061/2022 ebazpenetako akats materiala zuzendu egin behar da, eta "kategoriaz igotzeko lehiaketa" dioen orotan, "oposizio murriztua"z ari dela ulertuko da.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren 906/2022 eta 1061/ ebazpenak zuzentzea, azalpen-zatian adierazitako moduan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2022ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2213943