1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
109/2022 EBAZPENA, irailaren 26koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: "Volandín haize-parkea" izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako proiektua, Fontellas, Tutera eta Murchanteko udal mugarteetan. SEMSI-CE-1182.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 105/2022 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa eman ziren "Volandín haize-parkea" izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako eta haren eraldaketa- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Fontellas, Tutera eta Murchanteko udal mugarteetan. Parkea 8 haize-sorgailuk osatuko dute, eta 46,4 MW-eko potentzia izanen du guztira.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Fontellasko, Tuterako eta Murchanteko alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei dei egitea okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Fontellasko, Tuterako eta Murchanteko udaletxeetan, 2022ko abenduaren 14an, 15ean, 16an, 19an eta 20an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Renovables del Cierzo SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Fontellasko, Tuterako eta Murchanteko udaletako iragarki-taulan argitaratzea.
Iruñean, 2022ko irailaren 26an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2212907