217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

664/2022 EBAZPENA, urriaren 7koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Alokairu Poltsarako etxebizitzak eskaintzeagatik 2023an ordainduko diren prezioak finkatzen dituena.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan ezartzen denez, Nafarroako Foru Komunitateak etxebizitzari buruzko eskumena dauka eta, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aplikatuz, etxebizitza duin eta egokiaz gozatzeko eskubide konstituzionala bermatzeko behar diren neurriak hartzen ditu.

Lege horren 13. artikuluak Alokairu Poltsaren programa aurreikusten du, zeinaren bidez etxebizitza hutsak dituzten etxejabeek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari lagatzen dizkioten, ondoren arrazoizko prezioetan errentan emateko. Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 76. eta 77. artikuluetan programa hori garatzen da.

Alokairu Poltsaren programak hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzea bilatzen du, eta, ikusirik etxebizitza babestuaren eskaintzak ezin diola eskari guztiari erantzun, baita etxebizitza eskuragarrien parkea areagotzea ere. Ezagun denez, etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuan inskribaturik egonda etxebizitza bat errentan eskatua duten pertsonak 12.957 ziren 2022ko iraileko azken deialdian, erosteko aukera duen errentamendua eskatua dutenak barne direla.

Programa honen elementu garrantzitsu bat da finkatzea beren etxebizitza eskaintzen duten jabe partikularrei ordaintzen zaien errentamenduaren prezioa.

2023rako prezioa zehaztu beharra dagoenez, eta 2022an izandako igoeraren ondoren, prezioa %2 igotzea proposatzen da.

Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. NASUVINSAk kudeatzen duen Alokairu Poltsarako etxebizitzak eskaintzeagatik 2023an ordainduko diren prezioak onestea, honako hauek, alegia:

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN KOKATUTAKO ETXEBIZITZAK

Alokairua, hilabete eta m² bakoitzeko

Etxebizitza

5,66 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

66,57 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,21 euro

2. Ebazpen hau Etxebizitza Zerbitzura eta NASUVINSAra igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 7an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2213505