216. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2023rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2022ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak.

2023ko ekitaldirako zerga-tasa, tasa, tarifa eta prezio publiko berriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Lekunberrin, 2022ko urriaren 27an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2214346