216. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

DEIALDIA, ERA-MIN europar programa 2023rako. Nazioarteko lankidetzako I+G proiektuak finantzatzeko programa.

Aditzera ematen da ERA-MIN europar programaren 2023ko deialdian parte hartzeko epeak ireki direla. Programa horren barrenean, Nafarroako enpresa eta ikerketa arloko erakundeek garapen jasangarrirako eta ekonomia zirkularrerako lehengaiei buruz aurkezten dituzten I+G proiektuak gauzatzen ahal dira nazioarteko lankidetzan.

Helburua.

ERA-MIN programa, bereziki, honako enpresa hauentzat dago bideratua: 2024-2026 aldian, proiektuaren lurralde eremuan diharduen beste entitateren batekin lankidetzan, garapen jasangarrirako eta ekonomia zirkularrerako lehengaiei buruzko I+G+b jarduerak egin nahi dituzten Nafarroako enpresak. Hautagai izateko, proiektuak baldintza hauek bete behar ditu:

–Proiektuan, gutxienez, hiru entitate independentek parte hartuko dute, ERA-MIN programaren lurralde eremuaren barruko hiru herrialdetakoak. Herrialde horietako bat, gutxienez, Europar Batasuneko estatua edo elkartutako estatua izan beharko da.

–Patzuergoko bazkideen erdiak gutxienez "Call 2023" delakoan parte hartzen duten herrialdeetakoak izatea.

Teknologia zentroek, ikerketa zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen ahalko dute programa honetan, baldin eta hautatuak izateko baldintzak betetzen badira.

Eskaerak aurkeztea.

ERA-MIN 2023 deialdiak fase bakarra du. Aurkezteko epea 2022ko abenduaren 7an hasi eta 2023ko martxoaren 30ean amaituko da, 17:00etan.

Eskaera proposamena koordinatzen duen entitateak egin behar du, modu telematikoan. Parte hartzeko baldintzak, eskaera egiteko inprimakiak, maiz egiten diren galderak eta abar proiektuaren web-orrian ikusi eta eskuratzen ahal dira: https://www.era-min.eu/joint-call/era-min-joint-call-2023).

Finantzaketa.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren araudi indardunari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza deialdiaren esparruan.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia

I+G+b Zerbitzua

Cabárceno kalea 6, 3. solairua, 31621 Sarriguren.

Telefonoa: 848 427658

sinai@navarra.es

Iruñean, 2022ko urriaren 24an.–I+G+b Zerbitzuko zuzendaria, Ana M.ª Vicente Alzuaz.

Iragarkiaren kodea: F2214086