216. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

678/2022 EBAZPENA, urriaren 11koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 165C/2022 Ebazpena.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak abuztuaren 4an emandako 165C/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Argibide Fundazioaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen hori 2022ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan, baina akats bat zegoen hitzarmenaren kode-zenbakian. 31005202011991 da erreferentziako hitzarmenak esleituta duen kode-zenbaki zuzena, eta ez orain zuzentzen den ebazpenean oker agertzen dena.

Argitaratzean akats bat egin zela oharturik, zuzendu egiten da.

Erakunde honek gai horretaz arduratzeko daukan eskumena ezarrita dago Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da egindako akatsa zuzentzea, akatsak zuzentzeko ebazpen hau argitaratuz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 165C/2022 Ebazpena aldatzea, Argibide Fundazioaren hitzarmen kolektiboari kode-zenbaki zuzena esleitzeko, hots, 31005202011991, honen bidez zuzentzen den ebazpenean esleitu zitzaionaren ordez.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau hitzarmen kolektiboaren negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente zenbakia adierazi beharko da (idazpuruan, "Erreferentzia:" hitzaren ondoren dagoen zenbakia).

Iruñean, 2022ko urriaren 11n.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Argibide Fundazioaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2213638