216. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2406/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, industria ingeniari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 1146/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari izateko zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 1706/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 2201/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26koan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 1482/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, uztailaren 26ko 1929/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2022ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, industria ingeniari lanpostuan aritzeko: Esperanza Aristu Pérez de Larraya andrea, Ana Belén Gracia García andrea, Mikel Bezunartea Pasquel jauna, Javier Araiz Garde jauna, Óscar Fernández Segura jauna, Francisco Javier Larrañeta Nido jauna, Álvaro Navascués Martín jauna eta Javier Rodrigo Aznárez jauna, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek lanpostuari dagokion atxikipen departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietan hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ARISTU PÉREZ DE LARRAYA, ESPERANZA

Irekia

0002605

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

BERRIKUNTZAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

GRACIA GARCÍA, ANA BELEN

Irekia

0008641

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S4 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

BEZUNARTEA PASQUEL, MIKEL

Irekia

0006934

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMENEKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

ARAIZ GARDE, JAVIER

Irekia

0003903

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S4 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

FERNÁNDEZ SEGURA, OSCAR

Irekia

0010984

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S4 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

LARRAÑETA NIDO, FRANCISCO JAVIER

Irekia

0006856

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMENEKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Ingelesa, B2

B

NAVASCUÉS MARTÍN, ÁLVARO

Irekia

0002614

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S4 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

RODRIGO AZNAREZ, JAVIER

Irekia

0010676

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S4 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZUZENDARITZA NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2213047