215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21952E/2022 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako 2022rako gastua handitzea baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 609478.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 16an emandako 795/2013 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren. Ondoren, deialdiari zenbait aldaketa egin zaizkio, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 27ko 208/2018 Ebazpenean, apirilaren 2ko 500E/2019 Ebazpenean eta maiatzaren 28ko 1951E/2021 Ebazpenean jaso direnak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 477E/2022 Ebazpenaren bidez, 350.000,00 euroko gastua baimendu zen 2022rako.

Laguntza-deialdia aldatzean, eskaeren kopurua handitu da, eta, beraz, gaur egun gastu-aurreikuspena 498.669,38 eurokoa da, 112 eskaera aurkeztu baitira. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da.

Azaldutakoa dela eta, proposatzen da 170.000,00 euro gehiago baimentzea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea 170.000,00 euro gehiago bideratzea, 2022ko Gastuen Aurrekontuaren kargura, dirulaguntza hauetarako: desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez araututakoak, ondoren aldatuak izan zirenak otsailaren 27ko 208/2018 Ebazpenaren bidez, apirilaren 2ko 500E/2019 Ebazpenaren bidez eta maiatzaren 23ko 1954E/2022 Ebazpenaren bidez. 609478 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. Gastua "Enplegurako zailtasunak dituzten kolektiboen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241118 (PEP: E-22-000430-01) partidaren kargura ordainduko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko urriaren 18an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2213893