215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARALARKO ELKARTEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aralarko Elkartea Usadiozko Toki Entitateak, 2022ko urriaren 7ko Batzar Nagusian, hasiera batean onetsi zuen 2022eko aurrekontu orokor eta bakarra eta bera betearazteko oinarriak.

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta bera betearazteko oinarriak, behin betikoz onetsitzat joko dira jendaurreko epea iragandakoan.

Dokumentazioa Lakuntzako Udalean dago ikusgai, bulegoko orduetan.

Lakuntzan, 2022ko urriaren 7an.–Batzarburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2213674