215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2022ko urriaren 24an egin zuen saioan, hasiera batean onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egongo da, jendaurrean, iragarki hau kaleratu ondorengo hamabost egun baliodunetan. Epe horretan, interesa dutenek espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Araudi aplikagarria: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Iruñean, 2022ko urriaren 25ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2214154