215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

1/2022 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onestea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak 2022ko urriaren 20an egin zuen saioan, hasiera batean onetsi zuen 1/2022 aurrekontu-aldaketa (2022/PCD-GEN-MCP/000431).

Espedientea jendaurrean egongo da idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau kaleratu ondoren. Epe horretan, interesdunek kontsultatu ahal izango dute eta alegazioak aurkeztu.

Aplikagarria den araudia: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

Iruñean, 2022ko urriaren 21ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2214035