215. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Herri-lurzati baten aprobetxamendua enkante publikoan

Torres del Rioko Udalak, 2022ko urriaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, enkantea eginen du Torres del Rioko 5. poligonoko 239. herri-lurzatiaren aprobetxamendua adjudikatzeko. Hori guztia, bat etorriz xedatzen denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruz indarra duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan.

Enkantea urriaren hogeita hamaikan eginen da, 13:00etan, Torres de Rioko Udalaren osoko bilkuren aretoan, ahozko posturen bidez.

Enkantearen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan, jendearentzako ordutegian.

Torres del Rion, 2022ko urriaren 24an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2214109